Partehartze txikia
Denera 55 erantzun jaso ditu Udalak. Parte hartu duten herritarren artean gehienek garajea erosteko interesa azaldu dute (61,82%). Alokairua nahiago duten pertsonen portzentaia %30,9 da, eta %7,28k kontzesioan nahiko luke.
Bestalde, gauetarako bono bat eskuratzeko aukerari dagokionez, 20:00etatik 8:00etara eta asteburuan aparkalekua ziurtatuta edukitzeko, %36,7k interesa izango luketela azaldu du eta %49,1k, berriz, ezeko erantzuna eman du.•