Dinbi Danba taldeak ostiraleko jam sessionean parte hartu zuen

Txintxarri 2008ko urr. 21a, 02:00
Ostiralean Jalgi kafe antzokian Dinbi Danda taldea eta Ana Valentina abeslaria izan ziren jam sessioneko gonbidatu bereziak. Abesti klasikoak oinarritzat hartu eta hoien gainean inprobisaketak egin zituzten. Jazz eta blues soinuaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek. Modu ederra Euskararen VII. Maratoirako prestatzen hasteko. Hurbildutakoek dantza saio polittak egiteko aukera izan zuten.