Tartean, hainbat ekitaldi egin dituzte, hala nola, argazki erakusketa, jokuak, hitzaldiak edo musika, baita txapelketak ere.
Txapelketen emaitzak
Astean zehar jokatu ziren lehiaketa desberdinak. Mahai jokoetan musean Aurelio Martin eta Antonio Ruben gailendu ziren eta tutean Niño eta Cesario, potoan Vicente izan zen irabazlea eta patata tortila onena Antonio Rubenena izan zen.
Elkartekoak pozik agertu dira txapelketa desberdinetan parte hartu duten jendea ugaria izan delako.
Ekitaldi eta hitzaldiak
Bestalde, pailazoen arrakasta azpimarratu dute eta zuzenketa egin dute, izan ere, Patxin eta Pastinen ordez, Flipyren showa ikusi baitzuten egoitzara hurbildu ziren haurrek.
Hitzaldiak interesgarriak izan zirela ere azpimarratu dute. Batetik ostegunean bizkarreko arazoei buruzko hitzaldi praktikoa egin zuen Marmier doktoreak. Bestetik ostiralean elkarteko presidenteak Andaluziar gaiei buruz jardun zen eta igande arratsaldean flamenkoa izan zen hizpide. Azken honetan , gainera, adibide musikalak egon ziren.
Baina ez zen hau izan flamenko, segidillak eta koplak entzuteko aukera bakarra, larunbatean A mi aire taldeak emanaldi ezin hobea eman baitzuen.
Beraz, ez dute aspertzeko astirik izan elkartekoek. Amaitu da Aste Kulturala eta ajea pasa ondoren, balorazioa egiteko momentua iritsi zaie antolatzaileei.
Momentuz, dena jaso eta balorazioekin amaitzeko asmoa dutela esan digute, eta zazpigarren asteko antolakuntzaz hurrengo urtean hitz egingo dutela. Momentuz, nahikoa izan dute, beraz, hurrengo urtera arte. •