Udazkena gai argazki rallyan

Txintxarri Aldizkaria 2008ko urriaren 24a

Atzo hasi eta astelehen arratsaldera arte dute Tomas Fernandez argazki rallyan parte hartzen duten argazkilariek bere bilduma egiteko. Aurten gaia Udazkena Lasarte-Orian da eta ongi pentsatu beharko dute parte hartzaileek hiru argazki aurkezteko. Edizio honetan A mailan 5 haur aurkeztu dira eta helduen mailan 20 pertsona baino gehiago. Ondorioz, Rosa Illarramendi Kultur etxeko teknikaria kontent agertu da helduen kopurua igo baita.•