DYA Gipuzkoako 35. urteurrenaren ospakizuna dela eta, elkarteak Ate Irekien Jarduerak antolatu ditu datorren urriaren 25erako, larunbata.
Hori dela eta Donostiako Sagües zabalgunean, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara, Elkarteak bere lana burutzeko erabiltzen dituen ibilgailu eta bitartekoen erakusketa egongo da.
Aurrekoaz gain rokodromo txiki bat jarriko da hausartenak mendi erreskatean erabiltzen diren teknika desberdinak praktikatu ditzaten edo proba egin dezaten zer sentitzen den pareta batean ohexkan zintzilik egotean edo tirolinaz botatzean.
Gazteenak bide segurtasuneko zirkuitu bat izango dute bertan ibiltzeko eta txikienak jolasean ibiltzeko puzkarriak.
Estand batean edonork, doan, bihotz-arnas susperketako, hau da, ahoz-ahokoa eta masaje kardiakoaren oinarrizko printzipioak ikasi ahal izango ditu, denok bizirauteko jakin beharko genituzkeen maniobrak, hain zuzen ere. Aparteko beste estand batean berriz, osasun txekeo labur bat egiteko aukera egongo da. Guztia doan.
Arratsaldeko 18:00etan, eta egunarekin amaitzeko, errepideko erreskate baten simulazioa egingo da.