Urtero legez, Oria Beheko Odol Emaileen ordezkaritza igandean bilduko da Izaskunen.
Eguna hasteko meza entzungo dute Izaskungo Ermitan. Ostean, 25, 40 eta 50 odol emari egin duten pertsonei domina, diploma eta garaikurreak banatuko zaizkie eta bilkura era ezin hobean bukatzeko bazkaria antolatu da Izaskun jatetxean.
Lasarte-Oriako sarituak honeko hauek izango dira: 25 odol emarirekin Juan Mª Aizpurua, Conchi Bengoetxea, Lourdes Calonge, Pablo Carretero, Julia De Pablos, Xabier Etxabe, Jon Batista Galarraga, Begoña Iriondo, Francisco Jimenez, Belen Lizarazu, Mª Soledad Martin eta Jose Mª Saraseta; Luisa Alvarez, Gloria Ochoa, Lourdes Zinkunegi eta Eva Parriego dira 40 odol emari bete dituzten emakumeak eta 50 egin dituzten gizonak Juan Manuel Etxarri, Roberto Rebe, Jesus Garcia, Antonio Iparragirre eta Pedro Mª Lizarraga dira. •