25 minututan erabaki zen Lasarte-Oriako jubenil mailako futbol taldeen arteko norgehiagoka. Ostadar taldeko jokalariek markagailuan aurretik jartzeko aukera dezente izan zituzten arren, Lasarte-Oria taldea izan zen korner batean gola egin zuena.
Ostadar taldearen jokoan nabaritu zen atzetik zihoazela. Lasarte-Oria taldea berriz minutuak pasa ahala kemendu egin zen eta bigarren gola lortu zuen areaz kanpotik falta baten jaurtiketan. Zalantzako jokaldia izan zen baina epaileak adierazi egin zuen eta hesia behar baino urrutiago jartzeko agindu ere bai. Beraz atsedenaldira, 2-0 emaitzarekin joan ziren.
Bigarrengo zatian, Ostadar saiatu zen ondo jokatzen, baina Lasarte-Oria taldea ongi kokatua zegoen eta kontraeraso batean hirugarren gola sartu zuen. Azkenean Ostadarren aldeko penaltia adierazi zuen epaileak eta emaitza itxuratu zuen honek.
Laburbilduz, Lasarte-Oria taldeak arerioak baino gogo gehiago jarri zuen partidan eta herriko derbiko hiru puntuak eskuratu zituen.