XXVI. Areto- futbol txapelketa martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2008ko urriaren 24a

Ostadar Kirol Fundazioak urtero antolatzen duen Areto-futbol txapelketa herrikoiari aurreko asteburuan eman zitzaion hasiera. Aurtengoa Lasarte-Oriako XXVI. txapelketa izango da.
Areto futbol txapelketako lehenengo jardunaldia, larunbat eta igandean, urriaren 18 eta 19an jokatu zen eta lehen partidu horietako ezaugarri nagusia futbol jokalariek sartutako gol kopurua izan zen. Guztira 62 gol sartu ziren atletismoko moduloan jokatu ziren 11 norgehiagokatan, beraz bataz beste 5 goletik gora partiduko. Buenetxea izan zen alde handiena lortu zuen taldea 6-1 nagusitu baitzen Oria Txiki-ren aurka.
Lehen jardunaldiko emaitzak honako hauek izan ziren:
Morrison-Epel 0-2
Okela-Katanga 4-4
Ilargi-Tragoxka 1-3
Izkiña-Jordi 4-1
Obelix-Izarra 1-4
Oria Txiki-Buenetxea 1-6
Ainhoa-Siglo 20 Shooter 6-2
Mayi-Viña del Mar 3-2
IOB H.K.-ISU 3-4
Biyona-Danena 5-1
Lurra XXI-Oria kristal. 4-1
Aste honetako jardunaldiko partiduak kirol agendan ikus dezakezue.•