Euskararen VII. Maratoia

Txintxarri 2008ko urriaren 24a

Pasa den urriak 18 eta 19an, Lasarte-Orian Euskararen Maratoia ospatu zen.
Bertan, Lasarte-Oriako Musika Eskolako ikasleek parte hartu zuten.
Larunbatean, goizeko zortzietan txistularien txanda izan zen. Dianan parte hartu zuten. Igandean berriz, trikitixa taldea eta musika hizkuntzako taldeen txanda izan zen. Guztiak goizean Musika Eskolan bildu eta Okendo plazaraino kalejira bikainean herriko kaleak alaituaz iritsi ziren.
Trikitixa taldea jardun zen lehendabizi. Hauek jo zituzten kanten artean, denok aski ezagunak ditugun kantak toprtu genituen. Adibidez, Ai Simon!, Beti eskamak kentzen, Furra-furra, Euskara, Pirrritx eta Porrotxen "Maite zaitut"… Bide batez, ikuslegoa beraiekin batera kantatzera gonbidatu zituzten gaztetxo hauek. Beraien adina, zortzi urtetatik hamalau urtetara bitartekoa zen.
Trikitixa taldearen ondoren, Musika Eskolako musika hizkuntzako ikasleek Juana Bixenta Olaberen bertsoak kantatu zituzten. Bertan, zortzi urtetik gorako ikasle animatuek hartu zuten parte. Oso ondo egin zuten gainera.
Denok primeran pasa genuen. Eguraldiak ere lagundu gintuen.

Udal Musika Eskola