Udal-euskaltegiko ikasle talde bat gara. Joan den asteburuan Lasarte-Orian ospatu zen zazpigarren maratoia dela eta, gure iritzia azaldu nahi dugu.
Hasteko esan behar dugu, antolatzaileek jarri zuten egundoko aterpea euritik babesteko ez zela beharrezkoa izan, bai eguraldia bai giroa ezin hobeak izan baitziren. Hortik pasa ginenok ikusi genuen Okendo Plaza jendez gainezka egon zela ekintza horrek iraun zuen bitartean. Hori dela eta, argi eta garbi dago, jai batean giro ona izateko nahikoa dela jendearen gogoa, besterik ez.
Bestalde, deigarria izan zen euskaldunen partaidetza eta are deigarriagoa pixka bat edo tutik ulertzen ez dutenak ere giroan nola murgiltzen ziren ikustea. Okendo enparantzan adin eta auzo guztietako jendea elkartu zen: haurrak, gazteak, baita gurasoak, aiton-amonak, osaba-izebak eta normalean etortzen ez direnak ere.
Tira-bira ideologikoen gainetik aurtengo maratoiak argi utzi du euskara, azken finean, kultura dela: musika, antzerki, bertso, kirola... Era berean, konturatu ginen hip-hop eta rap saioak ikusterakoan, kultura egiteko forma berriak euskaraz ere baliagarri izan daitezkeela.
Hori dena ikusita proposamen bat egin nahi dugu: euskaren egun bat maizago antolatzea, adibidez Sanpedrotan.
Bukatzeko, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile eta antolatzaile guztiei.
Udal Euskaltegiko ikasleak