Udal Euskaltegiko 2. eta 3. mailako ikasleak gara. Aurtengo maratoia pasa ondoren, gutun ireki honen bidez jakinarazi nahi dizuegu gure iritzia.
Antolatzaileei (Ttakun elkarteari, Udalaren Euskara Zerbitzuari, zortzikoteari eta gainerakoei) lan ona eta gogorra egiteagatik eskerrak ematea gustatuko litzaiguke.
Aurten, Okendo plaza oso dotore zegoen jantzita, aterpe eta guzti, eguraldi euritsu eta zakarra izanez gero, dena prest egoteko jendea busti ez zedin. Horregatik, 40 ordutan zehar ikusle eta partaide pilo bat bildu zen, euskaldunak izan ala ez.
Okendo plaza Teresategiko eta korrikarako ibilbidearen abiapuntua izan zen. Teresategiko ibilbidea garbi zegoen eta ondo prestatuta. Txangoa egin genuenok ondo sentitu ginen eta ederki pasatu genuen.
Bestalde, korrikarako prestatu zen ibilbidean berotasunaren falta nabaritzen zen, maratoiaren saltsatik aparte zegoela. Korrikan parte hartzen zuten herritarrek jendearen babesik gabe egin zuten ibilbidea.
Zortzikoteak gogor ekin zion maratoiari; aurkezpenean saldu ziguten bezain alaiak, txisteak kontatzen trebeak eta martxosoak izan ziren.
Azken finean, edozein koloretako pertsonek hartu dute parte. Maratoia bizitzeko ilusioarekin, aurrera segitzeko, ez bakarrik 40 ordutan, baita urtean zehar ere euskerak segi dezan gure artean, ilusioarekin lanean proiektu horiek luzeak direlako, ez bi egunetako kontu bat bakarrik.
Gure iritziz, helburua lortutzat eman daiteke eta merezi du antolatzea.
Udal Euskaltegiko ikasleak