Nikaraguako enbaxadorea Lasarte-Orian izan da

Txintxarri Aldizkaria 2008ko urriaren 27a

Larunbatean goizeko 10:00etan Udaletxean Lasarte-Oriako alkateak ongi etorria eman zion Espainian Nikaraguako enbaxadorea den Augusto Zamorari.
Bisitaren arrazoia, batetik, hemengo Nikaraguako koloniarekin harremana edukitzea izan zen eta bestetik, alkateari kortesiako bisita egin zion Zamorak Lasarte-Oria eta Nikaraguaren artean dagoen harreman onagatik.
Ana Urchuegia alkaterari laguntzeko Martin Moreno, Jesus Zaballos eta Iñaki Mugica ere bertan egon ziren. Herriak Nikaraguan, Somoton hain zuzen ere, egiten duen lana azaldu zioten denen artean.
Proiektu desberdinak ditu martxan Lasarte-Oriak han. Alde batetik, etxebizitzak eraikitzen ari da, espaloiak jartzen, komunak aldatzen osasungarriagoak izan daitezen eta eguzki plakak ezartzen beste gauza batzuen artean. Bestetik, oraintxe Somotorekin duden harremanak sendotzeko herriak han duen bulegoa ofiala izateko bidean dago, horrela kooperazioa errazagoa izango da. Gainera Euskal Fondoaren proiektuen bitartez laguntzarako bideratzen den diru kopuru bat Somotorako bidali du Lasarte-Oriako Udalak.•