Faraoiaren Zartzuela

Txintxarri Aldizkaria 2008ko urriaren 27a

Zartzuela polita izan zen larunbatean kulturetxean ikusgai. Antzinako Egiptoko amodio istorioak kontatu zituzten Sasibil taldekoek. Ahotsak eta musika primerakoak izan zire baita antzezpenak ere. Dantzak ere ikusi ahal izan ziren eta era desberdinetakoak gainera. Jantziak eta dekoratua ere ikusgarriak eta oso politak. Jendeak gustura ikusi zuen emanaldia eta baita parte hartu ere. Ikulegoak aktoreekin batera abestu zuen, hasieran piska bat lotsatuta baina azkenean lasarteoriatarrek maila eman zuten. Txalo zaparrada galanta jaso zuten Faraoiaren Zartzuelakoek. •