Bost egunetan zehar osasunaren inguruko gaien informazioa jaso ahal izango dugu arratsaldero Kulturetxean, 19:00etan hasita.
Elikadura eta nortasuna
Gaur bertan, Yolanda Iglesias eta Maddi Arrazola etorriko dira elikadura nahasmenduen inguruan hitz egiteko. Biek psikologoak dira eta Euskadiko Anorexia eta Bulimiaren Kontrako Elkartean (ACABE) laguntzen dute.
Elikadurako jokabideetan agertzen diren alterazioen jatorria eta kausak azaltzen saiatuko dira Iglesias eta Arrazola hizlariak. Janariarekin zerikusia duten hainbat sentipen eta jarrera hartzen ditu bere barne gai honek eta gaur egungo gizartean jende askori eragiten dion gaia da, janaria arazo askoren kausa eta ondorioa da eta horrelakoak ulertzeko zailak izaten direnez azaltzen saiatuko dira.
Bihar, nortasunaren nahasmenduen inguruan hitz egiteko Xabier Arrazola psikologo klinikoa etorriko da kulturetxera.
Nahasmendu hauek zer diren eta dauden mota desberdinak azalduko ditu, adibidez, eguneroko erantzukizunei malgutasunik gabe erantzuteak edo horien pertzepzioak ondoez pertsonala baldin badakar nortasunaren ez-egokitze baten aurrean gaudela esan daiteke.
Elikaduraren garrantzia
Asteazkenean, hilaren 20ean, Lasarte-Oriako anbulatorioko zuzendaria den Mª Luz Jauregi doktoreak eta Rosa Gainza erizainak emango dute elikaduraren inguruko hitzaldia.
Elikadurak organismoan duen garrantzia azalduko dute, adibidez gaixotasun kardiobaskularren prebentziorako, sistema inmunologikoa indartzeko edo eta pisua kontrolatzeko.
Minbiziak ere mintzagai
Ostegunean, Javier Azparren doktorea izango da hizlaria. Prostatako minbizia, emakumeen inkontinentzia eta orohar sexualitateari buruz arituko da. Gizonezkoengan prostatakoa da minbizia ohikoenetariko bat eta inkontinentzia urinarioak arazo sozial, mediko eta higinikoak eragiten ditu, horregatik, garrantzitsua da horien inguruko informazioa edukitzea.
Ostiraleko hitzaldia Luis Bujanda doktoreak eskainiko du, koloneko minbiziaren inguruan. Hau ere maiz azaleratzen da eta heriotza tasa handienekoen artean dago, horregatik garantzitsua da lehenbailehen detektatzea bizirik irauteko aukerak handiagoak izan daitezen.
Beraz, aste honetan zehar, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 19:00etan izango dira hitzaldiak kulturtetxean.
Osasunaren inguruko duda asko argitu ahal izango ditugu eta informazio berria jasoko dugu ezagutzen ez ditugun gaixotasun desberdinen aurrean nola jokatu behar den ikasteko. Asteari hasiera emateko asteleheneko hitzaldia baino leheneago jardunaldien aurkezpen txiki bat egingo da.•