Erketzeko dantzariek agurra dantzatu ostean, goizeko 10:30etan eman zitzaion hasiera lasterketa nagusiari.
Hasieratik irabazle
Irteeran lehenengo postuetan ikusi ahal izan genuen David Martin. Honela, lasai korri egin eta aurreneko kilometroetan dagoeneko lasarteoriarrak 25 segunduko errenta hartu zituen.
Errekorra hausteko erritmoa zeraman denbora partzialak ikusita, baina azkeneko kilometroetarako indarrak gorde eta 33 minutu 36 segunduko denbora egin zuen. Era honetara, bigarrenez irabazi du herritarrak krosa.
Emakume mailan eta elbarrituetan ere gauza bera gertatu zen.
Nesken kasuan, Amaia Ostolaza donostiarrak lehenengo minutuetan aurre hartu zuen eta helmugara 41 minutu eta 01 segunduko denbora eginaz iritsi zen.
Elbarrituenetan, berriz, Jose Antonio Iglesias oriotarra izan zen gailendu zena, 33 minutu eta 35 segunduko kronoarekin.
Kross Txikia
Helduen lasterketaren ostean, 12:00etan, haur eta gaztetxoen txanda izan zen.
5 urtetik 15 urtera arteko 400 bat lasarteoriarrek bere trebezia erakutsi zuten VIII. Kross Txikia osatzen zuten txanda desberdinetan korrika egiten, baita helduen kroserako harrobia dagoela erakutsi ere.
Sailkapena eta argazkiak
XIII. edizio honetako sailkapen osoa eta argazkiak ikusteko Ostadar kirol taldeko web orrialdera jo dezakezue www.ostadarkf.org.
TXINTXARRIko web orrialdean ere, www.txintxarri.info, bihartik aurrera egongo dira argazkiak. •