Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Laurehun haur eta gaztek hartu dute parte aurtengo edizioan. Txikienak kulturetxe ingurutik abiatu dira Okendora eta besteak berriz zirkuituari biraka aritu dira; adinaren araberko hainbeste bira. Gero bakoitzak domina bana jaso zuten, beraz pozik etxera. Argazkiak ikusita, esan daiteke, kirolean erreleboa ziurtatuta dagoela, intentzioa behintzat jartzen diote.