Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkizut, nire eta buru naizen Udalaren izenean, Lasarte-Oriako Euskararen VII. Maratoian zehar egin duzun lanarengatik. Esfortzu hori gabe ezinezkoa izango litzateke ekitaldiak izan duen arrakasta.
Euskara euskaldun guztion ondarea da, eta bere etorkizuna gure komunitatea osatzen dugun pertsona eta instituzio guztion eguneroko lanaren araberakoa izango da. Udaletik esfortzu handia egiten ari gara gure udalerriaren esparru guztietan euskararen erabilera eta garapena posible egiteko, baina lasarteoriatar bakoitzaren konpromisorik gabe arrakasta gutxituko litzateke.
Horregatik, ilusioarekin hartzen ditugu euskara garatzen eta zabaltzen saiatzen diren ekimenak, konpromiso zintzo batetik eta udalerri osoari irekita. Hori dela eta, zazpigarrenez babestu dugu maratoia, Lasarte-Orian dagoen euskararen festa handiena.
Azpimarratu nahiko nuke aurten egin den esfortzua udalerriko esparru ezberdinetako gero eta jende eta elkarte gehiago biltzeko. Guztiek ekarri dute beren harri-koskorra ondoen egiten dakiten horretan. Maratoi lasterketa bat irabazle bakar gisa euskara izan behar duena.
Azkenik, zortzikoteak, Udaleko Euskara sailak eta Ttakun Kultur Elkarteak Euskararen VII. Maratoiaren arrakasta eta martxa ona ziurtatzeko egin duten esfortzua azpimarratu nahiko nuke.
Mila esker guztiarengatik eta zortzigarrenaren bila.
Ana Urchueguia, Lasarte-Oriako Udaleko alkatea