Herritar ugari bildu zen bakarlari hernaniarraren saioa entzutera. Musika estilo desberdinak uztartu zituen eta jendeari atsegin egin zitzaion emanaldia gitarrajoleari eskainitako txaloak kontuan izanik. Beraz, harrera ona izan duela esan daiteke
Honetaz gain eta ekimenari lotuta, kafetegiko barran Lasarte-Ursurbi institutuko gazteek kurtso amaierako bidaiarako dirua lortzeko edariak eta pintxoak salgai izan zituzten.
Bad Sound System
Larunbata gauean Bad Sound System taldeak giro ederra ezarri zuen Jalgi Kafe antzokian.
DJek reggae musikarekin hasi ziren entzuleak berotzeko eta ostean, hiru abeslari igo eta rapa abesteari ekin zioten. Egungo egoera, maitasuna, etab. uztartu zituzten abestietan.•