Zer moduzko lasterketa izan da Lasarte-Oria Bai! krosa?
Oso polita izan da. Iaz ere bertan egon nintzen eta orduan baino hobeto egin dut. Gustora egin dut lasterketa. Hala ere, gogorra izan da aldapa batzuetan, baina azkenean ondo joan da dena.
Lehiakideak nola ikusi dituzu?
Lasterketara etorri eta ez dakizu nor etorri den. Gero nolako karrera ateratzen zaizun ikusi behar duzu. Baina orokorrean ondo joan da.
Lasterketa orokorrean nola ikusi duzu?
Giro gehiago ikusi dut aurtengoan, jende gehiago zegoen animatzen eta asko eskertzen da hori.
Helburua Behobia-Donostia lasterketa prestatzea da zuretzat ere?
Ez. Helbururik gabe nago. Lasterketak egin, disfrutatu eta hori da dena niretzat.