Iñaki eta Josebak brontzezko domina lortu zuten eta Julenek 5. postuan bukatu zuen pisurik zailenean.
Gorka Aristegi entrenatzaileak jakin arazi digunez, “Josebaren domina oso positiboa izan da eta merezitakoa. Iñakik aukerak zituen txapelduna izateko baina ez zuen bere egunik hoberena eduki eta Julen nahiz eta bat irabazi, gero ezin izan zuen domina lortu”.
Honetaz gain, taldeka Euskadi txapelduna izan zela ere aipatu digu.
Infantilak
Bestalde, igandean infantil mailako Josu Olmos, Abayuba Gutierrez eta Iñigo Matxainen txanda izan zen Sauvagnoneko txapelketa internazionalean parte hartu baitzuten.
“Josuk bere lehenengo bi borrokak erraz irabazi zituen eta hirugarrena galdu, Iñigok bat irabazi eta bi galdu zituen eta Abayubak, aldiz, oso txapelketa ona egin zuen hiru borroka irabazi eta hiru galduaz. Brontzezko domina arbitroak erabaki arraro bat hartu eta gero galdu zuen”, azaldu digu entrenatzaileak.
Kirolari promesa
Baina beste berri batzuk ere eman dizkigu Gorka Aristegik. Izan ere, LOKEko judo sailan bost Kirolari promesa berri ditugu, Arrate Oiartzuni Amaia Curiel, Leire Zubizarreta, Asier Sagasti eta Iñaki Elizalde batu baitzaizkio.
Hauek guztiak iaz Sambo Borroka modalitatean Espainiako bigarrenak izan ziren eta horregatik merezi izan dute izendapena.
Honetaz gain, asteburuan Kataluña, Frantzia eta Errioxako judokak datoz bisita egitera. 100 bat judoka elkartuko dira Hondarribian eta Donostian entrenatzeko. •