Oztopo txikiak gaindituz
Jalgune Elkarteko kideak ez direnak era berezian jokatu zuten txapelketa, dardoak ez zituzten betiko moduan bota, oztopo txiki batzuk jarri zitzaizkien Jalgunekoak ez zirenei. Urritasuna duten gazteengana gehiago hurbiltzeko asmoarekin dardoa jaurtitze hutsak duen zailtasunari beste batzuk gehitu zitzaizkien, adibidez, begi bat estalita edo hanka bakar baten gainean jarri behar izan zuten. Txapleketan Europako dardo txapelketako irabazle izandako bat ere izan zen, Joseba. Dardoak era askotara bota zituen oriotarrak, begiak estalita, belaunekoz, diana zapi batekin tapatuta zegoela eta uztail bati bueltak ematen zizkion bitartean ere.
Irabazleak
Hirugarren postua Carlos Blanco eta Idoia Berakoetxeak eskuratu zuten, bigarrena Xabi Imaz eta Joserra Gonzalezek eta irabazleak Julen eta Edorta Hornillos izan ziren.
Sari mordoa
Bukatutakoan parte hartzaile guztiei sariak banatu zitzaizkien, trofeo bana jaso eta gainera kamisetak, bixera eta bestelako oraoigarriak eraman zituzten etxera jokalariek. Irabazleei meriturik kendu gabe esan behar da gainontzeko jokalariek ere merezi zituztela.
Jalguneko arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei, baita laguntzaile lanetan aritu direnei eta nola ez Also Tabernari.
Arratsalde pasa dardotan
Larunbateko arratsaldea pasatzeko modu bikaina aurkitu dute Jalguneko Elkartekoek lagunartean dardoetan ibiliz, ez dakitenek gutxinaka ikasteko aukera izango dute eta dagoeneko trebeak direnak piska bat praktikatzeko larunbatean.