Lan hau egin ahal izateko herritarren laguntza eskatu dute. Horrelako ekimen bat aurrera ateratzea ez da gauza erraza argazki asko bildu, tratatu eta hautatu behar delako. Beraz, bultzatzaileek herritarren parte hartzea eskertuko dute.
Herriarentzako liburua
Liburu herrikoi bat argitaratzeko helbururekin hasiko dute ekimena, hau da, herriaren eta bertako familien garai bateko izaera jasotzeko.
Horretarako herritarren parte hartzea beharrezkoa da, beraiei esker eta lasarteoriatarren argazkiekin herriaren benetako nortasuna isladatu ahal izango baita.
Orain arte sekula argirik ikusi ez duten argazkiak jaso nahi dituzte liburuan, horrela garai hartan bizi zirenek euren bizipenak kontatu ahal izango diezkiete gainontzekoei irudi bidez, eta gazte askok herriaren aspaldiko itxura ikusko du lehenengo aldiz.
Lasarteoriatarrek inoiz izan ez dituzten argazkiak eskuratu ahal izango dituzte beste herritar batek liburuaren plazaratzean parte hartu izanagatik.
Argazki bilketa
Zeure argazkiekin liburuan parte hartu nahi izanez gero azaroaren 3tik 21era arte utz ditzakezu kulturetxean goizeko 10:00etatik 13:00a bitarte.
Argazkiak kalitate altuan digitalizatuko dituzte eta ondoren berriz ere jabeei itzuliko zaizkie.
Ez da horrelako zerbait egiten den lehenengo aldia adibidez Hernanin, Tolosan eta Deban dagoeneko argitaratu dira horrelako liburuak eta bertako herritarren laguntza eta parte hartzeari esker izan da.•