Urtero bezala lore sortaz bete zen hilerria larunbatean, azaroaren 1ean, Santu Guztien eguean. Herritar askok eraman dituzten kolore eta itxura desberdineko lore sortak euren senditarteko eta lagunen hilobietara, beraiek gogoan dituztela adierazteko.
Aurten Domu Santu eguna larunbata zen, zubirik egiteko aukera gabe eta eguraldia ere bikaina egin zuenez beste urte batzuetan baino jende gehiago hurbildu zen kanposantura.
Illarraltzuetarako bidean batez ere goizean zehar etengabea izan zen herritarren joan etorria. Lore saltzaileek ere urteko egunik borobilena izan zuten. •