Hurrengo azaroaren 8an Lasarte-Oriako bi parrokietako Misio Taldeek antolatzen dituzten afari solidarioa ospatuko da, oraingoan diru laguntza Haitira bideratzeko. Fay, Gustav, Hanna eta Ike izeneko hurakanek txikituta utzi dute herrialdea eta han dauden Merzedaria ahizpen bitartez proiektua martxan jarri da. Beasain, Zumarraga eta Ordizian jaki eta eraikuntzarako materialaren bilketa egin dute eta gure herrian afari solidarioaren bitartez, kontainerraren kostuak ordaindu nahi dira.
Afarirako izena emateko azken eguna azaroaren 6a izango da eta horretarako herriko Misio Taldekoekin harremanetan jartzea besterik ez duzue.