Elebila bilatzailea

Txintxarri Aldizkaria 2008ko aza. 3a, 01:00

Duele urtebeta sortu zen Elebila euskarazko bilatzailea, eta orain zenbait berrikuntza erantsi dizkiote. Elebila berrituak irudi eta sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukera ematen du. Irudi bilatzailearen bitartez, erabiltzaileak aukera izango du euskaraz edo beste hizkuntzatan idatzitako testuei dagokien irudiak bilatzeko. Sinonimia bidezko bilaketan erabiltzaileak euskarazko hitz bat idatzi eta bilatzaileak hitz horren sinonimoak ere erakutsiko ditu.

Zerberri.com

Euskarazko lehen albiste bilatzailea da zerberri.com. GoogleNews bilatzaile famatuak eskaintzen duen zerbitzu antzekoa emango du orrialde berriak baina Google-ek egiten ez duen bezala euskaraz. Ehun iturritik hartzen dute informazioa orain baina gutxinaka gehiago txertatuko dituzte, horretarako erabiltzaileek proposamenak egin ditzakete.