Hasi da Irudiekin munduan barrena urteroko diaporamen zikloa

Txintxarri Aldizkaria 2008ko azaroaren 7a

Mikel Zinkunegi herritarrak eman zion asteazkenean hasiera diaporamen zikloari. Palestinarren errealitatearen berri Mikelek berak eta Fernando Garatek eman zuten. Komite Internazionalistetako kideak dira biak eta udan brigadista moduan egon dira bertan. Palestinan izandako bizipenak eta gora beherak kontatu zituzten ordu bete inguru iraun zuen diaporaman. Eguraldi kaxkarra izan arren, jende ugari bildu zen lehenengo saioa ikusi eta entzutera.
Gogoratu diaporamak asteazkenero izango direla iluntzeko 21:00etan Jalgin. Datorren astean Oinatz taldeak udaberrian Orkatza mendira eginiko irteera kontatuko digute. •