Leherketen eguna aldatu da

Txintxarri Aldizkaria 2008ko azaroaren 7a

Donostiako Bigarren Ingurubidearen lanak direla eta, zenbait leherketa egingo dira egun hauetan zehar. Lehenengoa datorren azaroaren 6an izango zela iragarri bagenuen ere, azaroaren 8an izango da. N-I eta Teresategi baserriaren artean izango da gutxi gorabehera 15:30 eta 17:00ak artean. Herritarrak jakinaren gainean jarri nahi ditu Udalak ustekabean ez harrapatze arren.•