Haitirako laguntza

Txintxarri Aldizkaria 2008ko azaroaren 7a

Bihar Lasarte-Oriako bi parrokietako Misio Taldeek antolatuta afari solidarioa ospatuko da eta bildutako dirua Haitira bideratuko da.
Fay, Gustav, Hanna eta Ike izeneko hurakanek herrialdea txikitu dute eta han dauden Merzedaria ahizpen bitartez proiektua martxan jarri da. Beasain, Zumarraga eta Ordizian jaki eta eraikuntzarako materialaren bilketa egin dute eta gure herrian afari solidarioaren bitartez, kontainerraren kostuak ordaindu nahi dira. Afarian Haitin egondako mediku bat egongo da bere esperientzia kontatzen.•