Larunbatean haurrentzako antzerkia egon zen kulturetxean. La Baldufe antzerki taldeak eskaini zuen Baserriko Saltsa antzezlana. Arratsaldeko 18:00etan hasi zen eta han bildu ziren hainbat haur eta guraso lana ikustera. Txontxongilo desberdinen laguntzarekin, behiarena, katuarena eta txerriarena esaterako, aritu ziren arrautzaren lapurraren bila. Era sinple batean oholtzaren gainean leku desberdin asko itxuratu zituzten, ikulua, baratza... eta giro polita sortu zuten ikuslegoaren artean.
Haurrek oso ondo pasa zuten lapurra bilatzen laguntzen eta pistak ematen zizkieten pertsonaiei arrastoak aurkitzen zituzten bitartean.•