Rouge musika taldeak kontzertua eskaini zuen ostiralean kulturetxeko kafetegian.
Xpression Elkartea eta Lasarte-Oriako Gazteria sailak sinatutako akordiaren baitan ostiralean Rouge talde donostiarra egon zen entzungai kulturetxeko kafetegian. Ekimenak harrera ona izan du herriko gazteen artean. Rock freskoa lanzten duen talde honek 70. hamarkadako musika estiloari arreta jartzen dio batetik eta bestetik The Who, Rolling Stones, Radiohead eta Coldplay bezalako taldeen bertsioak jo zituzten. Jendeak gustura entzun zituen Rouge taldearen abestiak, gazte ugari bildu zen.•