Tailer honen helburua bizikleta hobeto ezagutzea eta bizikleta txirrindulariaren gorpuzkerari egokitzea da.
Azaroaren 24tik 27ra bitartean eskainiko duten mekanika tailerrak arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara izango du leku udal kiroldegian.
Taldea gehienez 20 lagunekin osatuko dute, beraz lehenbailehen izena ematea komeni da.
Bizikleta mekanika tailerrean interesa duenak udalaren kiroldegiko bulegotik pasa beharko du.
Prezioari dagokionez, bazkideentzat doakoa da eta bazkide ez direnentzat 20 euro dira.
Edukiak
Udal kiroldegitik jakinarazi digutenez, bizikletaren mekanika tailerrak ondorengo edukiak jasoko ditu: batetik, bizikletaren muntaiari dagokionez (balaztak, gurpilak eta ardatzak, platoak aldatzeko tresna...); pieza hauen doitzea eta erregulazioa; gurpilen ardatzen koipeztatzea eta, azkenik, bizikleta txirrindulariaren gorpuzkerari egokitzea; kalen kokapena zapatilan.
Azken finean, txirrindulariek bizikletaren muntaia eta gutxieneko mantenua egiten jakin dezaten erakustea da tailerraren helburua.•