Lasarte-Oriako Udalbatzarrak ohiko bilkura egin zuen atzo jendaurreko ekitaldian. Oposizioako sei zinegotzien eserleku hutsa egon ziren: ANVko 3, EAJko 2, EAkoa eta LOHPkoa. PSEk zinegotzi bat zuen faltan. Gai-zerrendan bi gai hizpide, galderik eta eskaerarik ez ziren egon.
Ricardo Ortegak (EB-Berdeak) proposatu zituen bi gaiak. Lehena, Estatuko Fiskaltza Nagusiak frankismoaren aurkako auziari jarritako oztopoei buruzko mozioa. Alderdi sozialistak testu alternatibo bat aurkeztu eta onartu zen, EB eta PPren botoen aurka eta EAJren abstentzioarekin. Funtsean gauza berak eskatzen diren arren -diktadurak II. Errepublikaren aurkako estatu-kolpean, Gerra Zibilean eta diktaduran garatutako krimen larriak agerian jarri ditzaten eta biktimak nortzuk diren eta non dauden ikertu dezaten-, Iñaki Mugikak esan zuen, Lasarte-Oriako Udalak ezin duela Kontseilu Fiskalaren jarduketa gaitzetsi. “Ez da momentua fiskaltzaren lana epaitzeko, memoria historikoaren akordioen inguruan denok batera lana egiteko, baizik”.
Ortegak “Sofia erreginak herritarren eskubide zibilen gainean egin dituen adierazpenak deslegitimatzea” eskatu zuen. Mozioa bertan behera geratu zen, EAJko boto bakarra alde izan baitzuen eta gainontzekoak PSE (7) eta PP(1) kontra.•