Rafael Izagirre oriatarrak 100 urte bete ditu

Txintxarri Aldizkaria 2008ko azaroaren 14a

Nahiz eta Donostiako Egiako auzoan bizi, Rafael Izagirre 1908an jaio zen Oriako Goikoetxea baserrian. Jose Manuel Izagirre urnietarraren eta Josefa Ignacia Elizegi oriatarraren semea. Gerra Zibila hasi zenean armadan izena eman zuen eta 1939an guda bukatu ostean, Zegamako Manoli Arizkorretarekin ezkondu ostean Egiara joan zen bizitzera. Bertan izan zuren bere alaba bakarra, Arantxa. 2005ean emaztea galdu zuen eta nahiz eta kalea gutxi atera, gizon aktiboa da. Bere bizitza-luzeraren sekretuari buruz galdetzean zera dio, "bizitza sanoa izan dut, baina agian sekretua oso ongi zaindu nautela da." •