Santa Zeziliaren omenez

Txintxarri Aldizkaria 2008ko azaroaren 14a

Azaroaren 22an, larunbata, Santa Zeziliaren eguna da, musikarien zaindaria.
Egun seinalatu hori ospatzeagatik, Lasarte-Oriako Musika Eskolako ikasleek 2008-2009 kurtsoko lehenengo kontzertua eskainiko dute azaroaren 20ean osteguna, 19:00etan, Manuel Lekuona kulturetxeko aretoan.

Musikalean ekimena

Berrikuntza bezala, ikasleak 18:00etan kalejira alaian aterako dira herriko kaleak girotu nahian.
Musika Eskolatik helarazi digutenez, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteari esker martxan jarri den Musikalean ekimenaren barruan kokatu dezakegu azken ekintza hau.
Musikalean herri edo hiri bakoitzeko kaleetan ekintza musikalak egitean datza. Era honetara, musika kalera atera eta festa giroa herrietan zabaltzeko asmoa dute.
Lasarte-Oriako Musika eskolako kideez gain, ostegunean lehenengo aldiz egiten den ekimenean EHME elkartea osatzen duten 37 eskolak eta 1700 ikasle eta irakaslek parte hartuko dutela jakin arazi dute. •