Hondakinen gestioa herritarren foroan

Txintxarri Aldizkaria 2008ko azaroaren 15a

TXINTXARRIn iragarri genuen bezala, Tokiko Agenda 21eko herritarren foroko hurrengo bilera azaroaren 19an izango da, 19:00etan, Villa Mirentxun.
Zita honetan hondakinen gestioa monografikoki jorratuko da, garrantzi handiko eta gaurkotasuneko gaia baita. Izan ere, Zubietako erraustegia eta atez ateko bilketa sistema ezartzeko proiektua aztertuko baitira.
Horregatik Udalak parte hartzera deitzen die bai lasarteoriarrei, eta baita jasangarritasun gaietan interesa duten elkarte eta taldeei ere. •