Epai-mahaikoek Ormaiztegiko Jesus Mari Debak egindako odolkia izan zuten gustukoena, honek jantzi baitzuen urrezko txapela. Baina, lasarteoriarrek ez zuten oso gaizki egin, bigarrenak izan baitziren. Hirugarren postua, berriz, Beasaingo Olano harategiak lortu zuen.
Beasaingo Odolkien Kofradiak antolatzen du ekimen hau eta jakin arazi zutenez, aurtengo lehiaketan espero zutena baino jende gehiagok parte hartu zuen, guztira 17 izan ziren.
Bizkaiko txapelketa
Asteartean, berriz, Bilbon Odolki bizkaitarraren XIV Lehiaketa Mundiala ospatu zuten. Eta, hemen ere, Patxi Larrañaga harategikoak finalisten artean izan ziren. Txapelketa honetan 100 bat parte hartzaile izan ziren eta irabazlea Naia Barturen izan zen.
Txistorra
Honetaz gain, azaroaren 23an Kursaal aretoan antolatu den Lomejordelagastronimia.com X. Kongresuan txistorra onena dutela erakusteko aukera dute.•