Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erramun Salazar lasarteoriarra eta Tomas Imaz zubietarra Yabatalou-n, Malin, izan ziren iazko abenduan, herritarren ur hornikuntza errazteko sistema baten instalazioa egiten. Proiektu horri buruzko diaporama bat eskaini zuten ostiral iluntzean Zabaletan. Euriari aurre eginez, jende ugari bildu zen bi lagun hauek eginiko proiektuaren nondik norakoak ezagutzera. Abenduaren 3tik 18ra bitartean izan ziren biak Maliko Dogon Herrialdeko herrixka horretan. Ur-ponpa bat jarri zuten putzuan eta hodi bidez herriko bi zonatan ipini zituzten biltegietara garraiatzen da ura.•