Judokak lehiaketaz lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2008ko azaroaren 17a

LOKEko judoka gazteak, infantil mailakoek, Hondarribiko Ama Guadalupe Nazioarteko txapelketan parte hartu zuten azaroaren 8 eta 9an.
Bertan, Abayuba Gutierrez eta Josu Olmosek brontzezko domina lortu zuten, 5 borroka eta gero. Gorka Aristegi entrenatzaileak jakin arazi digunez, “denak oso ondo aritu ziren eta bi domina lortu genituen. Kiara Tobajak 4 borroka egin zituen eta oso maila polita erakutsi zuen. Iñigo Matxain, Imanol Gonzalez eta Unai Giraldo gogoekin aritu ziren hirurak”.
Bestalde benjaminek azaroaren 9an, igandean, topaketa batean parte hartu zuten.•