Hamabostero filme bat emango da Gazte bilgunearen lokalean

Txintxarri Aldizkaria 2008ko azaroaren 17a

Gazte bilgunean zinea emango dute hamabost egunean behin. Ostegunetan izango da, gaueko 21:30etatik aurrera Kultur Etxean zine emanaldirik ez dagoenean eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, Okendo zinema taldearen filosofiari eutsiz filma interesgarriak ekartzen saiatuko dira. Kañoi bat erabiliz emango dituzte Gazte Bilguneak Iñigo de Loiola kalean duen lokalean.
Hurrengo ostegunean, azaroak 20, gaueko 21:30tan “Carandiru” pelikula proiektatuko da Gazte bilgunean. Saioa doan izango da. Esan bezala, bi ostegunetik behin izango da zinema Gazte Bilgunean, kultur etxean Okendo Zinema Taldeak pelikularik botatzen ez denean, hain zuzen.
Kartzelako gaia jorratzen du “Carandiru” filmeak. Sao Paulon dago eta Latinoamerikako espetxe handienaren izena da. Kartzela honetan, Hiesaren prebentzioan lan egiten duen doktore etorri berri batek, presoz eta zailtasunez gainezka den kartzelako egunerokotasunari aurre egiten dio. Gerora, presoak bere barrua irekiko diote eta osasun arazoetaz aparte, beren bizitzak kontatzen hasiko dira. Dráuzio Varella doktorearen liburuan oinarritzen da Hector Babencok 2004an zuzendu zuen filma. Carandiru, 1992ko urriaren 2ko sarraskiarengatik egin zen zoritxarrez famatu. •