Larunbatean, arratsaldeko 5etan ospatu zen Donibane Lohitzuneko Jai Alai pilotalekuan Iparraldeko lehendabiziko finala, I. Bertsulari Xapelketa.
Bertan Miren Artetxek, beste zazpi gazterekin batera kantatu zuen eta hirugarren postua eskuratu zuen 538 punturekin.
Amets Arzallusek irabazi zuen xapelketa 568 punturekin eta bigarrena Sustrai Colina izan zen 544,5 punturekin. Miren Urdiñarbeko kanporaketan baino maila hobea eman zuen. Saio orekatua egin zuen, apaltasunez. Emaitza honi esker, Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko aukera izango du.
Ea finalean ikusten zaitugun Miren. Zorionak.•