Sinadura bilketa
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak Errausketaren Aurkako Koordinadorak aurkeztu duen herri ekimen legegilea tramiterako onartzeko hilabeteko epea du. Ondoren, Koordinakundeak lau hilabete izango ditu 30.000 sinadura biltzeko. Hauek behin lortuta Koordinakundeak Legebiltzarrean aurkeztuko beharko ditu herri ekimen hau eztabaidatua izan dadin.
Beraz, hilabeteko epea amaitzen denean, Lasarte-Oria Bizirik taldeko kideek kalera aterako dira herritarren sinadurak biltzeko. “Momentu honetan, oso garrantzitsua da lege hau aurrera atera dadin, osasunaren aldeko lege bat lortuko baikenuke. Horregatik, Lasarte-Oria Bizirik taldekoek ahalegin guztiak egingo ditugu gure herrian sinadurak biltzeko”, diote Lasarte-Oria Bizirik taldeko kideek, “lege honen bitartez, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako udalerri guztietan materia organikoa jasoko litzateke. Hau da, etxeko zabor poltsatik %40a birziklatu genezake”. Errausketaren aurkako taldeko kideek honen harira, “modu honetan, zabortegietan sortzen diren betiko arazoak saihesten dira, hondakin organikoek sortzen baitute kiratsak eta, lurra eta uraren kutsadura, besteak beste. Erraustegiek behar duten zabortegi toxikoak ere ekidingo genituzke (erraustegi batean erretzen denaren %30a hondakin toxikoa bihurtzen da)”.•