Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenetik Amets bat eraikitzen erakusketa ikusteko aukera dago Manuel Lekuona kultur etxean. Asier Bastida argazkilariaren lanaren bidez saharar biztanle errefuxiatuen egunerokotasuna ezagutzen da. Euskal Fondoak antolatutako erakusketak, amets baterantz doan herri nomadaren existentzia aurkezten digu. Salaketa da, eta era berean Saharar Herriaren erresistentziari, bere jendeari, omenaldia. Erakusketa azaroak 28ra arte egongo da ikusgai. •