Justizia auzitegi nagusiko genero-indarkeriari buruzko behin behineko datuek diotenez 2008ko lehenengo hiruhilekoan Euskal Herrian 281 urruntze agindu eta 1.007 salaketa egon dira eta Espainia mailan, aldiz, urruntze aginduak 9.514 dira eta salaketak 33.950. Oraindik lan asko dago egiteko.
Horregatik azaroak 25, asteartea, genero-indarkeriaren aurkako egun internazionala dugu eta Emakumeen Zentro Zibikoak hainbat ekitaldia antolatu ditu gaur eta egunean bertan egoera salatzeko.
Gaur, 19:30ean Emakumearen Zentro Zibikoko antzerki taldeak "Retales de Mujer" obra eskainiko du, Manuel Lekuona kultur etxeko areto nagusian. Honen ostean, 21:30ean gutxi gora behera, Txitxardin Beltxa jatetxean afari herrikoia antolatu da Lasarte-Oriako emakume guztientzat.
Asteartean, berriz, Teresa Mollá anderea, Ontinyenteko udaleko zinegotziak, zeinek genero-indarkeriaren aurkako legearen aurreproiektuan parte hartu baitzuen, hitzaldia eskainiko du Emakumearen Zentro Zibikoan 18:00etan.