Garraxi Ixilak, 36. urteko gerra zibilari buruzko antzezlana Lasarte-Oriatik at ikusgai

Txintxarri Aldizkaria 2008ko azaroaren 21a

Landaberri Antzerki Eskolakoen Garraxi Ixilak antzezlana herritik at ikusteko aukera izango da. Gaur bertan, azaroaren 21ean, Azpeitiko Antzerki Topaketen barruan, Izarraitz pilotalekuan gaueko 21:30ean eta hurrengo ostiralean, arazoaren 28an, Tolosako Leidorren, 22:30ean.

Landaberri Antzerki Eskolakoek Garraxi Ixilak lana Andoaingo Bastero kultur etxean estreinatu zuten jende aurrean maiatzan. Izan ere, Andoaingo Oroituz taldeko Xabier Lasaren Ahozko historia: oroimenean lokartutako ahotsa liburuan oinarritzen baita lasarteoriatarran antzezlan hau.
Xabier Lasak liburuan jasotzen dituen hainbat pasarte, testimonio eta bizipen islatzen dituzte ordu bete inguru irauten duen antzezlan honetan: fusilamentuak, kartzela, exodoa, trintxerak, gosea, irainak, ile mozketak...
Andoainen 36.urteko gerran bizi zituzten egoerak badira ere, Euskal Herriko eta Estatu Espainoleko edozein herritan gertatutako bizipenak izan daitezke.•