Baina sari-banaketaren aurretik, Donostiako Urgull jatetxeko Joxein Olasagasti sukaldariak elkarteko zuzendaritzako Martin Urtxegi, Diego Torres eta Ignacio Lasaren laguntzaz prestaturiko afari paregabea dastatzeko aukera izan zuten elkartean bildu ziren 42 bazkideek.
Sariak
Ignacio Lasa elkarteko lehendakariak, Iker Fernandez eta Aritz Fernandez kirol ordezkariek eta Sole Villaronek egin zuten sari-banaketa.
Honela, 2008ko sarituak arrantza sailean, zizare arrantzan lehengoa Juan Antonio Matxain izan zen eta bigarren Javier Salsamendi; arrantza arinean, aldiz, Jesus Ferreirak eraman zuen lehenengo saria, Javier Salsamendik bigarrena eta hirugarrena David Iglesiasek.
Ehiza sailean, ehiza txikia txakurrarekin modalitatean Aitor Fernandez izan zen lehenengo, 2. Patxi Urruzola izan zen eta Luis Sanchezek 3. saria eskuratu zuen; beteranoen mailan, berriz, Antonio Carrascok lortu zuen saria eta emakumeetan Laura Martinek.
Sail honekin jarraituaz, galeperra kaiola eran modalitatean 1go sailkatua Iraola izan zen, 2. Jesus Ferreira eta Eneko Urdanpilleta izan zen hirugarrena eta Compaq Sportik ehizan Jesus Naferrek eraman zuen lehenengo saria, Martxel Fernándezek bigarrena eta hirugarrena Imanolentzat izan zen.
Honetaz gain, bi sari berezi egon ziren modalitate honetan, bata kirolari jubenil hoberenari eta bestea 1go emakumeari. Sari hauek Ioritz Gonzalez eta Mari Luz Ramosentzat izan ziren.
Eskerrak ematea
Era berean, Buruntz-Azpiko zuzendaritza batzordeak eskerrak eman nahi dizkie afarira joan ziren bazkideei eta etorkizuneko ekimenetan berriro ere hauen parte hartzea espero du. •