Asteburuan Beñat Elizalde Andorra La Vella III. Txapelketa Internazionalean lehiatu zen eta bigarren postua eskuratu zuen.
Aurrekoan, berriz, Parisen txapelketa senior batean lehiatu zen. Orduan bi borroka irabazi eta bat galdu ostean, etxera bueltatu behar izan zen. Hala ere, Gorka Aristegi LOKEko entrenatzaileak azaldu digunez, esperientzia ona eduki zuen Beñatek.
Honela, Aristegik aitortu digunaren arabera, emaitza hauek kontuan izatekoak dira, zeren eta hemendik bi astera lehiatuko den Gipuzkoako txapelketarako prestakuntza oso ondo baitoa. •