Egoera aztertu ostean, n ekintza planean hondakinen gestioari buruzko ekimenak, birziklapena bultzatzea, ez etxeetako bakarrik, baita taberna eta saltokietakoa ere; zabor organikoaren gaikako bilketa bultzatzea eta behar bezala kudeatzea eta hiri-hondakin solidoen arazoari buruzko sentsibilizazio kanpaina gehiago egitea, aztertu eta eztabaidatu zituzten lan mahaietan.
Gaiak sortzen duen kezka dela eta, adin desberdinetako herritarrak ikusi ahal izan genituen lan taldeetan.
Saioaren amaieran, taldeetan sortutako ideiak komunean jarri eta, horren arabera, ingurumeneko gaiei buruzko informazioa eta hezkuntza edo hondakinen bilketa era dira egun herritarrei kezka handien sortzen dizkieten gaiak.
Atez ateko bilketa
Honela, herritarren artean hondakinen bilketa erari buruzko kontsulta egitea eskatu zen eta atez ateko sistemaren ezarpena.
Honen harira, atez-ateko bilketaren esperientzia pilotua egingo da hurrengo urtean. Baina aurretik herritarrei hondakinei buruzko inkesta egingo zaiela jakin arazi du udalak, esperientzia eragin handiagoa izan dezan.
Hala ere, Ricardo Ortegaren ustetan, Lasarte-Oriako birziklapenaren eta hondakin bilketaren datu positiboek hurrengo urtean egingo den esperientzia pilotua era paregabean aurrera eramatera lagunduko dute.” •