Ekintza honetan, euskal herritarren %71 ordezkatzen duten 71 udalerrik hartuko dute parte. Kartelak egun hauetan banatu dira etxez etxe eta banaketa honen helburua egun horretan, eta aldi berean, udalerri horietako milioi erdi etxetan indarkeriari ez esatea da.
Herritarren lankidetza
Behar besteko arrakasta lortzeko, nahitaezkoa da herritarren parte-hartzea. Horregatik, udaletik deia egiten zaie Lasarte-Oriako herritarrei kartela bere balkoietan eta saltokietako erakusleihoetan jartzeko.
"Lasarte-Oria adibide izatea gustatuko litzaiguke eta balkoi bakoitzean honelako puntua jarrita egotea," adierazi zuen Urchueguia alkateak eta Lourdes Acevedok zera atxiki zuen, "Udaletxean ere kartelak ezarriko dira, pleno aretoko leihoetan izango da, jende guztiak ikusi ditzan."
Ekintza hori da gai honen inguruan Eudelek burutu duen azkena; izan ere, urte asko daramatza Emakumeen aurkako Indarkeriaren inguruan herritarrak kontzientziatu nahian. Lasarte-Oriako alkateak esan bezala, "oso garrantzitsua da ekimen honetara atxikitzea. Eudelek hiru urte daramatza honelako ekintzak egiten. Ez ditu soilik legeak eta dekretuak negoziatu behar, honelako gaien kontzientziazioan ere lana egin behar du.”
Retales de mujer
Gaiarekin jarraikiz, ostiralean, Emakumeen Zentro Zibikoak genero-indarkeriaren aurkako eguna ospatzeko antolatu dituen ekitaldietako bi burutu ziren, bata Zentroko antzerki taldearen Retales de mujer antzezlana eta bestea emakumeei zuzendutako afaria
Manuel Lekuona Kultur Etxeko aretoan izan zen. herritar ugari gerturatu zen Emakumeen Zentro Zibikoko antzerki taldea ikustera.
Adin desberdinetako emakumeen anonimoen kezkak, ametsak edo beldurrak aurkeztu zituzten antzezlanean, hala nola, gizon perfektua, ginekologoari bisita edo lehenengo hilerokoa. Ikuslea barretik malkora aldatzeko egoerak antzeztu zituzten eta horregatik, bukaeran txaloak eskaini zizkioten taldeari.
Antzerkiaren ostean, herriko emakumeek Txitxardin Beltxa jatetxean afari paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten. •