AHTren aurkako Asanbladak igorri digun oharrean bihar Lasarte-Oriatik Buruntzako gailurrera egingo den mendi martxara dei egiten du. Martxa 10:00etan aterako da Okendo plazatik eta bidean Hernani, Urnieta eta Andoaineko martxekin bat egingo da
Helburua lurrari erasotzen dioten politika suntsitzaileen aurka, AHTa eta erraustegia bezalako egitasmo anti-ekologiko eta anti-sozialak salatzea da.
Izan ere, asanbladak azaltzen duen bezala, "Buruntza ez da erasotua den gune bakarra, hor ditugu: Urumeako ibai bazterrak, Gaintxurizketa, Jaizkibel, AHTak zeharkatu nahi dituen eremuak, etab. Garapenak amalurrareriko dituen ondorio bortitzen islada Buruntzan ikusi dezakegu.”
Eta zera atxikitzen dute, "uste dugu, behar-beharrezkoa dela azpiegitura erraldoi hauen inguruan, gizartean gogoeta kritikoa hedatzea eta lurraren aldeko borrokan jardutea, gure bizilekua baita."
Baina mendi martxa ez da ekintza bakarra izango. Mendi martxaren ostean, Andoaineko gaztetxean bazkaria antolatu da eta 17:30etan Zumeta plazatik irtenda manifestazioa. Honela, Asanbladak ekintza ezberdinetan parte hartzera animatzen du. •