Boliviako haurren aldeko ekimena Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2008ko azaroaren 27a

Bihar, Ostarte Gazte Taldeak Boliviako haurren aldeko ekintza solidarioa egingo du. Goiz eta arratsaldez jolas eta sentsibilizazioan oinarritutako proposamena dakar gazte taldeak.
"Haurrek jolasak eta tailerrak egiteko aukera izango dute eta, era berean, jolasteko jausgailua erosteko diru bilketa egingo da. Hau guztia, eguraldiak laguntzen badu, noski. Eguraldi kaxkarra eginez gero, bertan behera geratuko litzateke ekintza," azaldu digu Ainara Elizetxea Ostarteko kideak.
Jolasteko jausgailuaren ekimena, Boliviako El Altoko herrian burutzen diren gizarte, giza eta osasun sustapenerako egitasmoen barruan koka daiteke eta zehazki Utasa zentroko haurrei zuzendutakoa da, jostailu.
Ainarak azaldu digunez, "kalkuluen arabera, 150 euro bildu behar dira jausgailua erosteko. Horregatik, itsulapikoa jarriko da dirua biltzeko eta lasarteoriarrek bere eskuzabaltasuna erakutsi dezaten."
Goizean 11:00etatik 13:00etara Okendoko frontoian taldeko jokoak, hala nola, jolasteko jausgailuak, musika kutxa, etab. Egingo dira, baita txapa tailerra ere. Ostarteko kideez gain, Makulu taldeko bidezko merkataritza postua ere.
Arratsaldean, berriz, Okendo plazan egongo dira 16:00etatik 19:00etara eta Boliviako haurrak jolasten diren jokoetan, besteren artean, txapa lehiaketa edo tiragomarekin potoak botatzea, trebatzeko aukera izango dute. •